30/12/07

SAILKAPEN UGARI

Aurreko batean, animali ezberdinen azterketarako sailkapenak egitea planteatzen genuen. sailkapenak era askotakoak izan daitezke.

sailkapen posible batzuk:
-bizitokiaren arabera: lur azpian, lurrean, uran (gozoan eta gazian), zuhaitzetan,...
-tamainaren arabera: handiak, txikiak, ertainak.
-elikaduraren arabera: haragijaleak, orojaleak, belarjaleak.
-azalaren arabera: lumadunak, iledunak, eskatadunak,...
-hezurrak bai, hezurrak ez: hornodunak eta hornogabeak.
-mugitzeko erabiltzen duten eraren arabera: hegan, narras, igerika,...
-erreprodukzio eraren arabera....

Sailkapenak era askotakoak izan daitezke baina kontutan izan behar ditugu haurren adinak. Ulertzen dituzten sailkapenak egin behar dituzte eta horretarako hasieran, sailkapen sinpleak izan beharko dira. Kontzeptuak barneratzen dituzten ahala, beste batzuk gehitzen joango gara.
Hasieran sailkapenak guztiok batera egitea, nire ustez, aproposena da. Era honetan, sailkatzen irakatziko dizkiegu eta beraien artean ikasi ahal izango dute, ideia eta iritzi ezberdinak konpartituz. Gainera, ideia horiek okerrak edo zuzenak diren egiastatzeko, arrazonamenduak eman beharko ditugu eta horiek altuz egitean, umeek asko ikasten dute. Arrazonatzea zer den eta arrazonamenduen garrantziaz ohartuko dira, talde handietan komunikatzen ikasiko dute, ideia berriak bereganatuko dituzte eta lehendik zituztenak,okerrak edo erdi zuzenak baziren, berrantolatu ahal izango dituzte.

No hay comentarios: