19/12/07

BILBOKO ZUHAITZEN INGURUKO PROIEKTUA


Zuhaitzen inguruko proiektu bat aurkitu dut googlen nabigatzen. Proiektu hau Bilboko zuhaitzen ingurukoa da. Hau duzue helbidea:
http://www.saretik.net/wqtxokoa/2001/>

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK

EUSKAL HERRIKO ZUHAITZAK
Udazkenean gaudenez, Euskal Herriko hainbat zuhaitzez hitz egingo dugu: haritza, intxaurrondoa, urkia, haltza, astigarra, makala...

Haritza Atlantikoan, 700 metrotik beherako altueran, haritza zen nagusi. Hosto erorkorra du eta fruitua, ezkurra, txerri janarako oso estimatua da. Kalitate aparteko zura du, gogorra eta iraunkorra. Itsasontziak, altzariak eta upelak egiteko erabili ohi da. Lau haritza mota ezagutzen dira: haritz zuria, ur-haritza, ileduna edo ilauna eta ametza.
Intxaurrondoa Zuhaitz hau, berez, Pertsiakoa da, baina oso ondo egokitzen da Euskal Herrian. 25 metroko altueraraino irits daiteke eta hosto erorkorra du. Bere fruituak, intxaurrak, oso onak dira jateko. Intxaurrondoa hamabost urterekin hasten da fruituak ematen eta 70 urtetaraino jarrai dezake. Zura, pipiak jotzen ez duenez, oso preziatua da. Aroztegietan, altzarigintzan eta abar erabili ohi da.
Makala Makalak 35 metro izan ditzake, oso zuzena da, adaburu estu eta luzeekin eta enbor arre ilunarekin. Hosto erorkorra du, berde dirdiratsua eta bihotz tankerakoa. Fruituek ile kotoitsua dute. Zura nahiko kalitate eskasekoa da eta kaxak, paper-orea, agintxotxak, eta abar egiteko erabiltzen da.

Urkia Urkia 30 metroko altueraraino irits daiteke eta 100 urte iraun ditzake. Bere azala zuria da, leuna, eta oso erraz kentzen zaio. Nahiko gogorra eta zalua ere bada. Hosto erorkorrak ditu honek ere. Triangelu itxurakoan dira eta ertzetan hortzak dituzte. Kolorearengatik, mugak seinalatzeko erabiltzen zen baserrietan.
Astigarra Oso zuhaitz hostotsua da astigarra, baina hostoak erorkorrak dira. Oso azkar hasten da eta 15-20 metro izatera irits daiteke. Zura, marfil kolorekoa, trinkoa, zurruna eta iraupen handikoa. Altzarigintzan eta musika-tresnak egiteko erabiltzen da, gehienbat.
Haltza Zuhaitz hau leku hezeetan hazten da eta 25 metroetaraino hel daiteke. Erreka ondoetan egon ohi da. Enbor zuzena du, kolore ilunekoa eta adaburua tinkoa eta mutur zorrotzekoa. Hosto erorkorrak ditu, biribilak eta distiratsuak. Zura zuria da, baina lehortu ahala gorritu egiten da, eta horregatik beste zenbait zuren itxura egiteko erabili ohi da.

BI PROIEKTU OSO INTERESGARRI

Bi proiektu oso politak aurkitu ditut hik hasi aldizkarian eta horiek konpartitzea erabaki dut.

LEHEN PROIEKTUA:
ANIMALIAK ETA CALDER

2007-07-18
Ekintza ikastola
Azalpenak: Lehen zikloko bi kurtsoetako haurrak animalien inguruko gaia lantzen ari zirela, bost urteko haurrek ere gaia atera zuten goizeko asanbladan. Horrela hasi ziren hiru kurtsoen artean burututako proiektu hau. Une batean, konturatu ziren kurtso guztietan ari zirela animalien mugikorrak egiten eta, egoera hau aprobetxatuz, Calderren inguruko lantxo bat egin zuten. Proiektua, hiru kurtsokoen artean antolatutako erakusketa batekin bukatu zen.


BIGARREN PROIEKTUA:
UDAZKENA
2007-07-18
Ekintza ikastola
Azalpenak: Lau urteko gelako haur batzuk udazkeneko fruituekin eta hostoekin agertu zirenez, udazkenari buruzko proiektu txiki bat egitea pentsatu zuten. Bukaera bezala, udazkeneko horma-irudi erraldoi bat egitea aurreikusi zuten. Firin faran hostoak dantzan!

Proiektuak ikusi ahal izateko interesguneetan HIK HASI aldizkarian sakatu eta ondoren eskumako aldean parte hartzeko proiektuak. Proiektuetan gaudela Haur Hezkuntzaren gainean klikeatuko dugu eta bertan aipatutako proiektuak agertuko zaizkigu beste askorekin batera. Guri UDAZKinteresatzen zaizkigunak UDAZKENA eta ANIMALIAK ETA CALDER dira.