18/12/07

Testua birsartua


Koadro horren bitartez nahi dugun luzerako testua irakur daiteke desplazamendu barra erabiliz. Idazten duzun post horretan aukeratu HTML idazteko era. Bertan idatzi nahi duzuna eta testu birsartuan idazteko kode hau bertan itsatsi. Tamaina zure nahiaren arabera alda dezakezu.

TXANGOA ALTZONERA

ALTZON
Altzo erabilgarri izan dezakegu haurrekin zuhaitzen inguruko esperientziak landu nahi baditugu. Oso leku aproposa dugu txango bat prestatzeko eta mota askotako zuhaitzak aztertu ahal izateko.

Natura, basoak eta zuhaitzak

Altzoko lur azalera 998 hektarea izanik, bi herenak basoz beterik daude. Arbol edo zuhaitz mota desberdinek 655 hektarea hartzen dituzte. Horra zenbat hektarea betetzen dituzten hariztiek, artadiek, pagadiek, pinudiek eta bestelakoek:
Baso mota: zabalera hektareatan Hariztiak: 70Artadiak: 72Pagadiak: 181Pinudiak: 299Beste ostozabalak: 33Guztira: 655
Leku gehienetan bezala, pinudiak dira nagusi Altzon ere. Pagadi, artadi eta harizti dexente ere badugu ordea. Aipagarria da Altzon pagadien proportzioa % 28koa dela, Gipuzkoa osoan % 12 besterik ez denean. Aparteko aipamena merezi dute artadiek. Altzoko baso lurraren % 11 betetzen du arteak, Gipuzkoan % 2ra iristen ez den bitartean. Zaindu ditzagun arbasoetatik jaso ditugun altxor hauek.


BASO MOTA ETA ZABALERA HEKTARIETAN ALTZONEKO LURRALDEAN

hariztiakartadiakpagadiakpinudiak
zabalera hektarietan zabalera hektarietan zabalera hektarietan zabalera hektarietan
70 72 181 299