10/12/07

BIZKAIKO MAPA

EUSKAL HERRIA: BIZKAIA

EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN
BIZKAIA:


KLIMA:
Bizkaiko lurralde historikoko klima itsasaldeko klimaren edo klima ozeaniar epelaren barruan sailkatzen da. Batez besteko tenperatura 12.5º C ingurukoa da, eta ez da bat-bateko tenperatura-aldaketarik izaten, itsasoak eragin handia duelako tenperatura erregulatzen.

Urteko batez besteko prezipitazioa 1200 bat mm-koa izaten da, eta hileko indizerik altuenak azaroan eta abenduan erregistratzen dira; euririk gutxien egiten duen hilak iraila eta urria izaten dira normalean. Urteko gainerako hiletan euri-erregimena nahikoa erregularra izaten da, uztailean, abuztuan edo irailean botatzen dituen ekaitzak (zikloi-jatorria izaten dutenak) salbuetsita.


Funtsean, euri-erregimen hori mendikateen orientazioak (E-W gutxi gorabehera) baldintzatzen du, eta bai itsasotik hurbil egoteak ere, zeren eta orografiak eragindako prezipitazioak izaten baitira, lurraldea zeharkatzen duten fronteek mendikateon aurka topo egitean. Oro har, Mendebaldeko norabideko fronteak ("galiziarrak") izaten dira, euskal sakonunea zeharkatzen dutenean iparreko ukitua hartzen dutenak, Mendebaldeko Mediterraneo itsasoaren xurgatze-ahalmenari esker, NNW norabideko fluxuak eraginez.


Halaber, euri-zaparrada handiak izaten dira martxoan eta apirilean batik bat, Europako kontinentetik datozen fronte polarrek eragindakoak. Hegoaldetik etortzen diren fluxuek, aitzitik, lehorteak eragiten dituzte kantauriar isurialdean; mediterranear isurialdean, ordea, euriak eragiten dituzte, baina ez askorik.

Eurien eremu-banaketa ere anizkoitza da. Alde batzuetan batez bestekoa baino prezipitazio handiagoa izaten da, Karrantza haranean berbarako, zeinetan prezipitazioak, batez beste, 1.500 mm-ra iristen baitira, haranaren hegoaldean Ordunteko mendiak daudelako; Aiarako haranean, berriz, zenbait mendikateren itzalunea izaki, euriak ez dira normalean 1.000 mm-ra iristen.

GEOLOGIA:

Bizkaiko lurraldean ageri den harrizko substratuaren osagai nagusiak harri sedimentarioak dira, hala detritikoak (konglomeratuak, hareharriak etab.) nola karbonatatuak (tuparriak, kareharriak), mesozoikoak (Kretazeo aldikoak) eta tertziarioak. Azaleratutako harri bolkaniko gutxi batzuk ere aurkitzen dira han-hemenka Goi Kretazeoko material karbonatatuekin batera, bai eta igeltsu eta buztin triasikoak ere.

Orogenia alpinoan, harrizko substratu hori tolestu eta apurtu egin zen, eta harrezkero higatuz joan da. Horrela eratu dira gaur egun elkarren segidan ikusten ditugun mendilerroak eta haranak.

Bai goraguneak bai sakonuneak lerrokatuta daude WNW-ESE norabideko egitura tektonikoekin (tolesturak, failak); egitura horien perpendikularrean ere badira haustura-lerroak.


Orogenia alpinoan bertan gertatu ziren Triasikoko buztinak eta igeltsuak han eta hemen azalera ekarri zituzten prozesu diapirikoak (Urduña, Gernika). Egitura tektoniko horren arabera dago antolatuta ibai-arroetako drainatze-sarea. Izan ere, arroetako batzuk (Ibaizabal, Asua, Butroe) mendilerroen paraleloak dira, baina beste batzuek zeharkatu egiten dituzte mendilerroak perpendikularrean (Nerbioi, Kadagua, Oka).

Litologiak ere zerikusi handia du drainatze-sarearen antolaketarekin, material geologiko batzuk iragazkorragoak direlako besteak baino. Horrela, iragazkortasun txikiko lurretan ura azaletik isurtzen da, baina lur iragazkorretan, are gehiago arrakalatuta badaude, garapen karstiko handiko eremu karbonatatuetan gertatzen den bezala (Itxina, Aramotz), ura iragazi egiten da eta azaleko drainatze-sarea gutxiago garatzen da.

GEOGRAFIA:
Bizkaiko lurraldeak 2.217 km² ditu guztira; 1.965 km²-ko zatian ura Kantauri aldera isurtzen da eta 252 km²-ko zatian mediterraneo aldera. Bizkaiko lurraldeko hegoaldean hainbat mendi daude (Ordunte eta Garobel mendilerroak, Gorbeiako mendigunea, Anboto mendilerroa) eta ondorioz, lurraldearen hegoko muga ia-ia bat dator Kantauri aldera eta mediterraneo aldera isurtzen diren uren banalerroarekin; beraz, ibai batzuek Kantauri itsasora isurtzen dute ura eta beste batzuek Ebro ibai-sistema elikatzen dute.

Hala ere, ibai-arroen mugak ez dira beti administrazio-mugak eurak.


Horrela bada, Bizkaian badira arro batzuk goiko aldea Burgosko lurraldean dutenak (Nerbioi, Kadagua); beste arro batzuek Arabako lurrak zeharkatzen dituzte (Herrerias, Nerbioi), eta ibai batzuek, iturburua Bizkaian izanik, beste lurralde batzuetara jotzen dute gero, hala nola Kantabriara (Karrantza, Calera, Agüera), Gipuzkoara (Ego), edo isurialde mediterraneora (Urkiola).

Bizkaiko lurraldea malkartsua eta menditsua da, oro har.

Badira ordokiak ere, ez oso zabalak: Bilboko, Asuako eta Mungiako haranak, Durangaldea, Urduña, eta Zalla-Gueñes aldeko ibarrak.

Urak itsasorantz egiten duen bidea malda handikoa da, mendiak itsasertzetik hurbil daudelako. Itsasotik 50 kilometrora ozta-ozta, baditugu Gorbeiako tontorra (1.475 m) eta Zalama (1.336 m). Ganekogorta, 999 metroko gailurra, itsasotik 15 kilometro baino gertuago dago.

EUSKAL HERRIKO MAPA



Hau dugu Euskal Herriko mapa.

DENTSITATEA LANTZEN

Dentsitatea ez da Haur Hezkuntzan landuko dugun kontzeptu bat baina hala ere haurrekin dentsitatea lantzeko jarduera bat proposatuko dugu.
Jarduera honetan objetu baten flotagarritasuna alderatuko dugu ur hotsean eta ur beroan.
Jarduera klasean egin daiteke. lehengoz haurrei galdera planteatuko diegu. "NON FLOTATZEN DA HOBETO; UR HOTSEAN ALA BEROAN?"
Erantzunak klasean konpartituko dira eta horien inguruan estabaida txikia sor dezakegu.
Ondoren, bi ontzi behar ditugu. bata ur beroaz beteko dugu eta bestea ur hotsez. hau eginda dagoela esperimentatzen hasiko gara objetu bera ontzi batean lehen eta bestean ondoren sartuz. era honetan haurrek konprobatu ahal izango dute ur hotsean hobeto flotatzen dela. Baiana, ZERGATIK?
uraren dentsitatea zenbat eta handiago izan hobeto flotatzen da. Ur beroaren bolumena handitu egiten da eta beraz dentsitatea txikitu. ur hotsean bolumena txikiagoa da eta dentsitatea handiagoa.

INGURUNEA LANTZEKO 4 PROZEDURAK: ASOZIAZIOA ETA ADIERAZPENA

Hasiera batean behaketa eta esperimentazioa azaldu genuen. Oraingoan asoziazioa eta adierazpena azalduko ditugu.
ASOZIAZIOA:
Prozesu bat da eta honen bidez, nozioak eta kontzeptuak lantzen ditugu.Asoziazioak oinarrizko funtzio bat betetzen dute kontzeptuen asimilazioan.
Asoziazioa eta behaketa oso luak daude. Horregatik asoziazio prozesuak egin behar ditugu egindako behaketak asimilatuak izan diren egiaztatzeko.
ASOZIAZIO SINPLEAK ETA ASOZIAZIO KONPLEXUAK DITUGU.
Asoziazio simpleak konparazioak dira eta konplexuak, sailkapenak eta antolaketak.
Bestalde asoziazioa 4 eratakoa izan daiteke: luzea, zeharkakoa, zeharbidezkoa eta zuzena.
ADIERAZPENA:
Adierazpena behaketaren, esperimentazioaren eta asoziazioaren bidez barneratu ditugun nozioak eta ezagutzak komunikatzeko erabiltzen dugun baliabidea da.
Adierazpenaren bidez gizakiok ditugu komunikazio-ahalmen guztiak martxan jartzen ditugu.