Naturgintza Fundazioaren Ingurumen Baliabideen Etxea Mandasko Dukearen jauregian kokatua dago, Kristinaenea parke historikoan (Egia auzoa). 1.100 m2 ditu, eta, garai batean kapera izandako eraikinean dago. Ingurumenaren inguruko kultura zabaltzea, eta biztanleak kultura horretan haztea du eginkizun Ingurumen Baliabideen Etxeak. Zenbait gela eta esparru ditu horretarako: erakusketa-gelak, dokumentazio-zentroa, ikasleentzako pedagogia-gelak, Donostiako Agenda 21erako lan-bulegoak, Naturgintza Fundaziorako lan- eta ikerkuntza-gunea… Ekainaren 27an, erakusketa bat estreinatu zen zentroan, Donostiako oinezkoentzako guneei buruzkoa. erakusketak “Oinezkoen guneak hiritarren bizitzarako” izena zuen, eta uda osoan egon zen irekita. Urriaren 2an bukatu zen erakusketa, baina lasai egon! Izan ere, oraindik ere aukera izango duzue beste erakusketa batzuk ikusteko. Beharrezkoa den kultura-aldaketa gauzatu dadin, eta herritarren kontzientzian ingurumena gehiago errespetatzeko jarrerak susta daitezen, funtsezko tresna izango da Kristinaeneako Ingurumen Baliabideen zentroa hiriarentzat. Anima zaitezte, bai Donostian bizi zaretenak, eta, zergatik ez, baita Donostiatik kanpo zaudetenak ere, eta etor zaitezte egia auzora! Ez zarete damutuko, benetan! Laster arte! Errespeta dezagun ingurumena! http://www.euskaraz.net/Hezkuntza/Auzoka/Auzoka76/04
29/10/07
INGURUMEN BALIABIDEEN ETXEA
Publicado por
MAITANE LLAGUNO LOPEZ
en
2:04
Etiquetas:
ingurumenaren inguruko erakundeak eta proiektuak
Technorati tags:
ingurumenaren inguruko erakundeak eta proiektuak
Blogalaxia tags:
ingurumenaren inguruko erakundeak eta proiektuak
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario