Mostrando entradas con la etiqueta INGURUNEAREN EZAGUERA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta INGURUNEAREN EZAGUERA. Mostrar todas las entradas

30/12/07

SAILKAPEN UGARI

Aurreko batean, animali ezberdinen azterketarako sailkapenak egitea planteatzen genuen. sailkapenak era askotakoak izan daitezke.

sailkapen posible batzuk:
-bizitokiaren arabera: lur azpian, lurrean, uran (gozoan eta gazian), zuhaitzetan,...
-tamainaren arabera: handiak, txikiak, ertainak.
-elikaduraren arabera: haragijaleak, orojaleak, belarjaleak.
-azalaren arabera: lumadunak, iledunak, eskatadunak,...
-hezurrak bai, hezurrak ez: hornodunak eta hornogabeak.
-mugitzeko erabiltzen duten eraren arabera: hegan, narras, igerika,...
-erreprodukzio eraren arabera....

Sailkapenak era askotakoak izan daitezke baina kontutan izan behar ditugu haurren adinak. Ulertzen dituzten sailkapenak egin behar dituzte eta horretarako hasieran, sailkapen sinpleak izan beharko dira. Kontzeptuak barneratzen dituzten ahala, beste batzuk gehitzen joango gara.
Hasieran sailkapenak guztiok batera egitea, nire ustez, aproposena da. Era honetan, sailkatzen irakatziko dizkiegu eta beraien artean ikasi ahal izango dute, ideia eta iritzi ezberdinak konpartituz. Gainera, ideia horiek okerrak edo zuzenak diren egiastatzeko, arrazonamenduak eman beharko ditugu eta horiek altuz egitean, umeek asko ikasten dute. Arrazonatzea zer den eta arrazonamenduen garrantziaz ohartuko dira, talde handietan komunikatzen ikasiko dute, ideia berriak bereganatuko dituzte eta lehendik zituztenak,okerrak edo erdi zuzenak baziren, berrantolatu ahal izango dituzte.

ANIMALIAK LANTZEN


Ingurunearen lanketa, oso aukera zabalak eskaintzen dizkigu jarduerak eta esperientziak prestatzerakoan.
zer egin?
Animalia ezberdinak aztertzea eta zailkapenak egitea beraien artean(etxeko animaliak, ohianeko animaliak, baserriko animaliak, hornodunak, hornogabeak, hegaztiak...) esperientzia polita eta motibagarria izan daiteke haurrentzat.

nola egin?
Hasieran hurbileko animaliak lantzea komeni da, haurrak zuzenean ikusi eta aztertu ahal dituzten animaliak. ondoren, haurrentzat "arraroagoak" diren animaliak aztertu ditzakegu.

Hurbileko animalien kasuan, polita izaten da ikastetxearen inguruan dauden animaliak aztertzea. Txango bat prestatu daiteke eta animaliak behatu datuak artzen ditugun bitartean. ondoren klasean, txangoan lortutako datuak aztertu ditzakegu, galdera interesgarriak planteatu eta animalia batzuen ezaugarriak eta besteenak kontraiarri.



Haurrei eskaintzen diegun informazioa ez da gehiegizkoa izan behar ezta eskasa ere ez. informazioa ulerkorra, interesgarria eta zuzena izan behar da.


zer lantzen dugu?
Gainera animaliak eta ondorioz, ingurunea landuz batera hizkuntza idatzia landuko dugu eta era honetan proposatzea, kaligrafiako ariketa errepikakorrak eta aspergarriak alde batera utziz, zihur-aski oso motibagarria izango da haurrentzat eta beraz gustora egingo duten jarduerak izango dira. bestalde matematikako kontzeptu batzuk ere landuko ditigu.

adibidez: sailkapenak egiten ditugunean ( hornodunak eta hornogabeak, ugaztunak, hegaztiak eta arrainak...) eta animalien ezaugarriak aztertzen ditugunean (bi begi, lau hanka, bi hego, zazpi hanka,bustan bat...).
nori zuzenduta?
Proposamen hau adin guztietako haurrekin landu daiteke. Adinaren arabera, animalien inguruan ateratako informazioa zehatzagoa eta osoagoa izan beharko da eta zailkapenak gehitu. hasierako zailkapenak oso sinpleak izan behar dira.


Irakaslea galdera interesgarriak planteatu beharko ditu, haurren jakinmina sortuz. Honela estabaida sortu dezakegu eta haurrak, bata bestearengandik ikasi. Gainera talde lana, errespetua eta eztabaidetan parte hartzeko jarrera bultzatuko ditugu.









10/12/07

INGURUNEA LANTZEKO 4 PROZEDURAK: ASOZIAZIOA ETA ADIERAZPENA

Hasiera batean behaketa eta esperimentazioa azaldu genuen. Oraingoan asoziazioa eta adierazpena azalduko ditugu.
ASOZIAZIOA:
Prozesu bat da eta honen bidez, nozioak eta kontzeptuak lantzen ditugu.Asoziazioak oinarrizko funtzio bat betetzen dute kontzeptuen asimilazioan.
Asoziazioa eta behaketa oso luak daude. Horregatik asoziazio prozesuak egin behar ditugu egindako behaketak asimilatuak izan diren egiaztatzeko.
ASOZIAZIO SINPLEAK ETA ASOZIAZIO KONPLEXUAK DITUGU.
Asoziazio simpleak konparazioak dira eta konplexuak, sailkapenak eta antolaketak.
Bestalde asoziazioa 4 eratakoa izan daiteke: luzea, zeharkakoa, zeharbidezkoa eta zuzena.
ADIERAZPENA:
Adierazpena behaketaren, esperimentazioaren eta asoziazioaren bidez barneratu ditugun nozioak eta ezagutzak komunikatzeko erabiltzen dugun baliabidea da.
Adierazpenaren bidez gizakiok ditugu komunikazio-ahalmen guztiak martxan jartzen ditugu.

22/11/07

ZER DA INGURUNEA?

Izaki bizidun baten edo komunitate baten bizitza garatzen deneko testuingurua osatzen duten era askotako elementuen, faktoreen, fenomenoen eta gertakarien multzo gisa definitzen dugu ingurunea. elementu hauen artean erlazioak ematen dira.

INGURUNEA LANTZEKO 4 PROZEDURAK

Lau dira Ingurunearen lanketan jarraitu behar diren prozedurak: behaketa, esperimentazioa, asoziazioa eta adierazpena.
ZERTAN DATZA BEHAKETA ETA ESPERIMENTAZIOA:BEHAKETA: Oso garrantzitsua da haur hezkuntzan. gure organimoaren dinamismo guztiak funtsionarazten du eta bertatik abiatuz sortzen dira pentsamendua eta oinarrizkoak diren jarduera eta jarrera mekanismoak.
Behaketaren bidez errealitatea barneratzen dugu beraz, oso teknika baliogarria izango dugu hezkuntzan.
Haurrak egiten duen behaketa maila ezberdinetakoa izaten da:
Behaketa naturala: innatoa
Behaketa sistematikoa: irakasleak bideratzen du sistematikoki, denborarekin lotzen da ate aldaketak landu daitezke.

ESPERIMENTAZIOA: Planteatzen ditugun galderei erantzuna emateko jarraitzen dugun prozesua da.
Haurrek inguruan duten guztiarekin sentitzen dute interesa eta jakin min horiek dira bere indar motibatzaileak. beraz hezitzaileek horiek kontutan artuz pentsatu beharko ditu esperimentazio-proposamenak.
honetarako, ondoko alderdietako batzuk kontutan hartzen saiatuko gara:
- Arazoen planteamendua
- Izan daitekeen ebazpenen ekarpena:haurren proposamenak bideratu.
- Esperientziaren plangintza.
- Esperientziaren burutzapena.
- Emaitzen egiaztapena.
- Ondorioak ateratzea.