Mostrando entradas con la etiqueta HAURREKIN LANTZEKOAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta HAURREKIN LANTZEKOAK. Mostrar todas las entradas

30/12/07

SAILKAPEN UGARI

Aurreko batean, animali ezberdinen azterketarako sailkapenak egitea planteatzen genuen. sailkapenak era askotakoak izan daitezke.

sailkapen posible batzuk:
-bizitokiaren arabera: lur azpian, lurrean, uran (gozoan eta gazian), zuhaitzetan,...
-tamainaren arabera: handiak, txikiak, ertainak.
-elikaduraren arabera: haragijaleak, orojaleak, belarjaleak.
-azalaren arabera: lumadunak, iledunak, eskatadunak,...
-hezurrak bai, hezurrak ez: hornodunak eta hornogabeak.
-mugitzeko erabiltzen duten eraren arabera: hegan, narras, igerika,...
-erreprodukzio eraren arabera....

Sailkapenak era askotakoak izan daitezke baina kontutan izan behar ditugu haurren adinak. Ulertzen dituzten sailkapenak egin behar dituzte eta horretarako hasieran, sailkapen sinpleak izan beharko dira. Kontzeptuak barneratzen dituzten ahala, beste batzuk gehitzen joango gara.
Hasieran sailkapenak guztiok batera egitea, nire ustez, aproposena da. Era honetan, sailkatzen irakatziko dizkiegu eta beraien artean ikasi ahal izango dute, ideia eta iritzi ezberdinak konpartituz. Gainera, ideia horiek okerrak edo zuzenak diren egiastatzeko, arrazonamenduak eman beharko ditugu eta horiek altuz egitean, umeek asko ikasten dute. Arrazonatzea zer den eta arrazonamenduen garrantziaz ohartuko dira, talde handietan komunikatzen ikasiko dute, ideia berriak bereganatuko dituzte eta lehendik zituztenak,okerrak edo erdi zuzenak baziren, berrantolatu ahal izango dituzte.

ANIMALIAK LANTZEN


Ingurunearen lanketa, oso aukera zabalak eskaintzen dizkigu jarduerak eta esperientziak prestatzerakoan.
zer egin?
Animalia ezberdinak aztertzea eta zailkapenak egitea beraien artean(etxeko animaliak, ohianeko animaliak, baserriko animaliak, hornodunak, hornogabeak, hegaztiak...) esperientzia polita eta motibagarria izan daiteke haurrentzat.

nola egin?
Hasieran hurbileko animaliak lantzea komeni da, haurrak zuzenean ikusi eta aztertu ahal dituzten animaliak. ondoren, haurrentzat "arraroagoak" diren animaliak aztertu ditzakegu.

Hurbileko animalien kasuan, polita izaten da ikastetxearen inguruan dauden animaliak aztertzea. Txango bat prestatu daiteke eta animaliak behatu datuak artzen ditugun bitartean. ondoren klasean, txangoan lortutako datuak aztertu ditzakegu, galdera interesgarriak planteatu eta animalia batzuen ezaugarriak eta besteenak kontraiarri.



Haurrei eskaintzen diegun informazioa ez da gehiegizkoa izan behar ezta eskasa ere ez. informazioa ulerkorra, interesgarria eta zuzena izan behar da.


zer lantzen dugu?
Gainera animaliak eta ondorioz, ingurunea landuz batera hizkuntza idatzia landuko dugu eta era honetan proposatzea, kaligrafiako ariketa errepikakorrak eta aspergarriak alde batera utziz, zihur-aski oso motibagarria izango da haurrentzat eta beraz gustora egingo duten jarduerak izango dira. bestalde matematikako kontzeptu batzuk ere landuko ditigu.

adibidez: sailkapenak egiten ditugunean ( hornodunak eta hornogabeak, ugaztunak, hegaztiak eta arrainak...) eta animalien ezaugarriak aztertzen ditugunean (bi begi, lau hanka, bi hego, zazpi hanka,bustan bat...).
nori zuzenduta?
Proposamen hau adin guztietako haurrekin landu daiteke. Adinaren arabera, animalien inguruan ateratako informazioa zehatzagoa eta osoagoa izan beharko da eta zailkapenak gehitu. hasierako zailkapenak oso sinpleak izan behar dira.


Irakaslea galdera interesgarriak planteatu beharko ditu, haurren jakinmina sortuz. Honela estabaida sortu dezakegu eta haurrak, bata bestearengandik ikasi. Gainera talde lana, errespetua eta eztabaidetan parte hartzeko jarrera bultzatuko ditugu.









19/12/07

BILBOKO ZUHAITZEN INGURUKO PROIEKTUA


Zuhaitzen inguruko proiektu bat aurkitu dut googlen nabigatzen. Proiektu hau Bilboko zuhaitzen ingurukoa da. Hau duzue helbidea:
http://www.saretik.net/wqtxokoa/2001/>

BI PROIEKTU OSO INTERESGARRI

Bi proiektu oso politak aurkitu ditut hik hasi aldizkarian eta horiek konpartitzea erabaki dut.

LEHEN PROIEKTUA:
ANIMALIAK ETA CALDER

2007-07-18
Ekintza ikastola
Azalpenak: Lehen zikloko bi kurtsoetako haurrak animalien inguruko gaia lantzen ari zirela, bost urteko haurrek ere gaia atera zuten goizeko asanbladan. Horrela hasi ziren hiru kurtsoen artean burututako proiektu hau. Une batean, konturatu ziren kurtso guztietan ari zirela animalien mugikorrak egiten eta, egoera hau aprobetxatuz, Calderren inguruko lantxo bat egin zuten. Proiektua, hiru kurtsokoen artean antolatutako erakusketa batekin bukatu zen.


BIGARREN PROIEKTUA:
UDAZKENA
2007-07-18
Ekintza ikastola
Azalpenak: Lau urteko gelako haur batzuk udazkeneko fruituekin eta hostoekin agertu zirenez, udazkenari buruzko proiektu txiki bat egitea pentsatu zuten. Bukaera bezala, udazkeneko horma-irudi erraldoi bat egitea aurreikusi zuten. Firin faran hostoak dantzan!

Proiektuak ikusi ahal izateko interesguneetan HIK HASI aldizkarian sakatu eta ondoren eskumako aldean parte hartzeko proiektuak. Proiektuetan gaudela Haur Hezkuntzaren gainean klikeatuko dugu eta bertan aipatutako proiektuak agertuko zaizkigu beste askorekin batera. Guri UDAZKinteresatzen zaizkigunak UDAZKENA eta ANIMALIAK ETA CALDER dira.

18/12/07

TXANGOA ALTZONERA

ALTZON
Altzo erabilgarri izan dezakegu haurrekin zuhaitzen inguruko esperientziak landu nahi baditugu. Oso leku aproposa dugu txango bat prestatzeko eta mota askotako zuhaitzak aztertu ahal izateko.

Natura, basoak eta zuhaitzak

Altzoko lur azalera 998 hektarea izanik, bi herenak basoz beterik daude. Arbol edo zuhaitz mota desberdinek 655 hektarea hartzen dituzte. Horra zenbat hektarea betetzen dituzten hariztiek, artadiek, pagadiek, pinudiek eta bestelakoek:
Baso mota: zabalera hektareatan Hariztiak: 70Artadiak: 72Pagadiak: 181Pinudiak: 299Beste ostozabalak: 33Guztira: 655
Leku gehienetan bezala, pinudiak dira nagusi Altzon ere. Pagadi, artadi eta harizti dexente ere badugu ordea. Aipagarria da Altzon pagadien proportzioa % 28koa dela, Gipuzkoa osoan % 12 besterik ez denean. Aparteko aipamena merezi dute artadiek. Altzoko baso lurraren % 11 betetzen du arteak, Gipuzkoan % 2ra iristen ez den bitartean. Zaindu ditzagun arbasoetatik jaso ditugun altxor hauek.


BASO MOTA ETA ZABALERA HEKTARIETAN ALTZONEKO LURRALDEAN

hariztiakartadiakpagadiakpinudiak
zabalera hektarietan zabalera hektarietan zabalera hektarietan zabalera hektarietan
70 72 181 299

10/12/07

DENTSITATEA LANTZEN

Dentsitatea ez da Haur Hezkuntzan landuko dugun kontzeptu bat baina hala ere haurrekin dentsitatea lantzeko jarduera bat proposatuko dugu.
Jarduera honetan objetu baten flotagarritasuna alderatuko dugu ur hotsean eta ur beroan.
Jarduera klasean egin daiteke. lehengoz haurrei galdera planteatuko diegu. "NON FLOTATZEN DA HOBETO; UR HOTSEAN ALA BEROAN?"
Erantzunak klasean konpartituko dira eta horien inguruan estabaida txikia sor dezakegu.
Ondoren, bi ontzi behar ditugu. bata ur beroaz beteko dugu eta bestea ur hotsez. hau eginda dagoela esperimentatzen hasiko gara objetu bera ontzi batean lehen eta bestean ondoren sartuz. era honetan haurrek konprobatu ahal izango dute ur hotsean hobeto flotatzen dela. Baiana, ZERGATIK?
uraren dentsitatea zenbat eta handiago izan hobeto flotatzen da. Ur beroaren bolumena handitu egiten da eta beraz dentsitatea txikitu. ur hotsean bolumena txikiagoa da eta dentsitatea handiagoa.

19/11/07

ANIMALIEI BURUZKO PROIEKTUAK

Oraingoan Zubeldia ikastolan aurrera aramandako animaliei buruzko proiektua 3.mailan azter dezakegu. Haurrek animalia ezberdinei buruzko ikerketak egin eta "YOUTUBE" web orrian eskegi dituzte.Hona hemen bideoak:





Era honetan haurrek animaliak aztertu dituzte ikerketaren bidez eta gainera ordenagailuekin kontaktuan jarri dira. Kontaktu hau oso garrantzitsua da, izan ere teknologia berrien garaian bizi gara eta haurrak horretan trebatu behar ditugu. Gainera ikerketa edo azterketa bat aurrera eramatea oso interesgarria izaten da eta motibagarria haurrentzat.
IKERKETA: Ingurunea ezagutzeko metodologiak,haurrak ingurune horretaz naturalki naiz sistematikoki egiten duen ikerketan oinarritu beharko da.Beraz, ikerketa, haurra inguruneaz jabetzeko prozesua izango da.

29/10/07

AIREAREN INDARRA




Osagaiak:
Lastoa Haria Zeloa Puxika bat
Egiteko modua:
1 Lehenengo, haria lastoaren barruan sartu dugu. 2 Puxika puztu eta eskuaz estali dugu, aireak ihes egin ez dezan. 3 Zeloz itsatsi diogu puxika lastoari, eta puxika askatu egin dugu. 4 Zer gertatu da? Puxikak eta lastoak haritik alde egin dute! Izan ere, puxika barruan zegoen, eta airea atzera bota dugu, eta, ondorioz, puxika eta lastoa aurrera mugitu dira.

MARRUBIZKO IRABAKIA



Marrubizko Irabiakia
Osagaiak: 100 g. marrubi Izozki-bola bat 2 koilarakada marrubi ziropea Kanela-hautsa
Egiteko modua: 1. Osagai guztiak irabiagailuaz ondo nahastu. 2. Ontzi handi batera bota 3. Hozkailuan sartu. 4. Hozten denean, prest dago jateko!